Hona hemen, aurrerapen gisa, Koldo Tellituren esan batzuk:
- "Hezkuntzan erronka hauek ditugu herri moduan: emaitzak hobeak, hezkuntza sistema propioa eraikitzea eta Euskal Curriculuma garatzea, hiruretan euskara barruan dela".
- "Norabide orokorrean ados jarri behar dugu, herri gisa aurrera egiteko".
- "Ez badugu lortzen Hegoaldeko erakundeek laguntzea, urte korapilatsua izango da".
- "Zerbitzu publikoa da hezkuntza. Jabea ez da garrantzizkoena, baizik zer eskaintzen duen".
- "Nafarroan geldialdia du D ereduak. Autokritika egin behar genuke eragileok. Estrategia berriak behar ditugu buelta emateko".