Gizartea

Tentsio erregulagailuan matxura izan du Garoñako zentral nuklearrak

Erreaktorea geratu egin da, eta argindar saretik kanpo geratu da zentrala. Irailaren 26an beste akats bat izan zuen.

2006ko urriaren 6a
18:00
Entzun
Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearrak akats bat izan zuen atzo iluntzean: 21:17etan generadore nagusiaren tentsio erregulatzailea gaizki funtzionatzen hasi zen, eta, ondorioz, erreaktorea geratu egin zen eta zentrala argindar saretik kanpo geratu zen. Hala jakinarazi du Garoñako zentrala kudeatzen duen Nuclenor enpresak.

Tentsio erregulatzaileko matxura konpontzen dutenean berriro zentrala argindar sarera lotuko dutela iragarri du Nuclenorrek. Joan den irailaren 26an beste akats bat izan zuen, eta orduan ere programatu gabeko geraldia izan zen.

Espainiako zentral nuklearrik zaharrenetakoa da Garoñakoa, eta ekologistek hainbatetan salatu dute teknologia erabat zaharkitua duela eta arrisku handikoa dela. Euskal Herritik oso hurbil dago, eta, ondorioz, gurean ere sarritan egin egin da salaketa hori eta Garoña eraisteko eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.