Tentsio uneak izan dira Antsoainen, abortuaren aurkakoak klinika aurrera joan direnean

Iruñeko artzapezpikua buru, arrosarioa errezatzera joan dira abortuak egiten dituzten klinikara. Abortuaren eskubidearen aldeko pertsona batzuk ere joan dira.

Abortuaren aurkakoak, otoitzean. IKER TUBIA
2013ko abenduaren 27a
20:40
Entzun

Tentsio uneak izan dituzte gaur iluntzean Antsoainen, Nafarroan, abortatzeko eskubidearen aurkako pertsona batzuk arrosarioa errezatzera joan direnean. Iruñeko artzapezpiku Francisco Perez buru zutela, abortuak egiten dituen klinikaren atarian bildu da talde bat. Ostiralero egiten dute gisa bereko ekintza bat, baina gaurkoak aparteko esanahia hartu du; Espainiako Gobernuak lege erreforma proposatu zuen gaur zortzi, eta artzapezpikua bera joan da gaur arrosarioa errezatzera.

Abortatzeko eskubidearen aldeko pertsona batzuk ere joan zaizkie, ordea. Tentsio uneak izan dira. Guardia zibilak ere joan dira. Arrosarioa errezatuta, abortuaren eskubidearen aurkakoek Guardia Zibilak babestuta alde egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.