Karlos III. eta Orreaga kaleak bat egiten duten bidegurutzean jarri dute 'Entzierroari omenaldia' eskultura. Hain zuzen ere, bidegurutze horretan German Rodriguez iruindarra hil zuen poliziak 1978ko uztailaren 8an.
Zezen-plazan pankarta bat zabaldu zutela-eta, Polizia bortxa handia erabiliz sartu zen, eta oldarraldian hil zuten Rodriguez. Geroztik, han zegoen oroitarria.
Oroitarriaren leku berean 'Entzierroari omenaldia' eskultura jartzeak hainbat herritarren haserrea piztu du, eta horren ondorioz sortu dira gaurko istiluak. Herritar batzuk protesta egitera gerturatudira pankarta batekin, eta poliziak pankarta kendu diete.
Tentsio uneak izan dira Iruñean 'Entzierroari omenaldia' monumentuaren inaugurazioan
German Rodriguezen oroitarria dagoen toki berean jarri dute eskultura, eta horrek zenbait herritarren haserrea piztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu