Tentsioak gora egin du ELA eta LAB sindikatuen eta Jaurlaritzaren arteko harremanetan

ELA eta LAB sindikatuek gogor kritikatu dituzte EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek atzo Bizkaiko patronalaren aurrean eginiko adierazpenak. Atzo emaniko hitzaldian lehendakariak "onartezintzat" jo zuen hainbat sindikatuk hitzarmen sozialari “bizkarra emateko” duten nahia. Sindikatu abertzaleen iritziz "lehendakariak enpresetako egoera idilikoa erakusteaz gain" , akordio hori "zikintzen" duten sindikatu batzuen elkarrizketarako gogo falta arazo bakartzat hartu izana salatu zuten.

2004ko maiatzaren 6a
19:26
Entzun
Ildo berean, ELA eta LABek adierazi dutenez: "lehendakariak begiak ixten ditu ezegonkortasun, diskriminazio eta esplotazio egoeran dauden milaka eta milaka herritarren errealitateaaren aurrean".Sindikatuen iritziz lehendakaria "ez da ausartzen kritikarik txikiena ere egiten enpresariek elkarrizketari uko egiten diotenenan".



UGT eta CCOOk langile publikoen soldata hobekuntza sinatu dute

Bestalde, gaur goizean eginiko ekitaldian UGT eta CCOO sindikatuek EAEko langile publikoen soldata hobekuntza akordioa sinatu dute. Agerpen horretan, LAB eta ELAren kritiken inguruan, EAEko lehendakariorde Idoia Zenarruzabeitiak "zilegitzat" jo zuen hitzarmen bat bideratzean alde desberdinek beraien jarrerak defenditzea, baina "hizketa nahia" ezinbestekotzat jo zuen akordio batera iritsi ahal izateko.

Agerpen berean lehendakariordeak hitz gogorragoak eduki zituen ELAren aurka. Zenarruzabeitiak azaldu duenez CCOO, UGT eta LAB sindikatuekin akordioak lortu dituen bitartean ELArekin ez du itunik sinatu. Parlamentariak sindikatu abertzalearen jarrera autobidean kontrako norabidean doan auto batekin parekatu zuen.

Bere aldetik eta adierazpen hauen ildora Lehendakariordea "gezurretan" ari dela salatu du ELAk. Sindikatuak kaleraturiko ohar batean gezurtatu egin du lehendakariordearekin inoiz akordiorik sinatu ez izana eta besteak beste 2000 urteko enplegurako akordioa eta 2001eko 35orduko astelaneko itunak onetsi dituztela gogoratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.