Atzo gauean ebakuntza egin zioten 59 urteko Teresa Morenori, baina medikuek ohartarazi zuten hil edo biziko egoeran zegoela, hainbat organo baitzituen kaltetuta. Azkenean, hil egin da.
UPNko zinegotziak atzo arratsaldean izan zuen istripua, hiruak laurden gutxi aldera: N-121-A errepidean zihoala, Otsakain parean, kamioi bat jo zuen, parez pare. Talka oso bortitza izan zen, eta Morenoren autoa erabat suntsituta gelditu zen.
UPNko kideek eta Nafarroako beste hainbat alderditako ordezkariek atsekabea agertu dute Morenoren heriotzagatik.
Errepideak
Teresa Moreno Iruñeko Udaleko UPNko zinegotzia hil egin da, atzo trafiko istripuan larri zauritu ostean
Bere autoak aurrez aurre jo zuen kamioi bat, N-121-A errepidean, Otsakain parean. Oso larri eraman zuten Nafarroako Ospitalera, eta bart hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu