Elkarrizketa aurrerapena

Teresa Toda: "Uholdeari forma eman behar zaio"

Euskal presoen eskubideen gaia nola gizartera daitekeen aztertuko dute larunbatean Eskoriatzako Huhezi-n.

jarraia90764.jpg
Berria.info
2014ko apirilaren 9a
07:15
Entzun

Larunbatean egingo diren topaketen antolatzaile KonpONbidea ekimeneko kide da Teresa Toda Egin egunkariko zuzendariordea izandakoa. 19/98 auzian auzipetu zuten, eta sei urteko espetxealdia egin ostean, iazko azaroan irten zen kalera. Topaketen harira eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hona hemen esan batzuk:

"Oso inportantea izango da jendea entzutea eta egon daitezkeen ekarpenak eta ikuspuntuak jasotzea. Horrekin guztiarekin, aurrerago, zerbait landuagoa aurkeztu nahi dugu. Guneren bat, tresnaren bat: eraginkorra izan daitekeen zerbait".

"Euskal gizartean beti egon da presoen eskubideen aldeko indarra, grina eta beharra. Baina momentu honetan beste modu batean formulatzen ari da hori. Uholdeari forma eman behar zaio”.

"[Legez kanporatzea] Ezin gara geratu ezer egin gabe gerta daitekeen zerbaiten beldur garelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.