«Terrorismo gaiak» negoziazio mahaian daudela dio Zapaterok

De la Vegaren iritziz, nazioarteak ondo daki zein den Espainiako Gobernuaren jarrera

Agentziak
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
«EAJrekin egin ditugun akordioak direnak dira, eta transferentziei, aurrekontuei eta terrorismoaren aurkako borrokaren inguruko elkarlanei eragiten diete soilik». Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak aitortu duenez, 2011ko aurrekontuen negoziazioetan Euskal Herriko gatazka politikoarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ari dira PSOE eta EAJ. «Terrorismoaren aurkako borrokan» hartu behar diren neurrietan bi alderdiek bat egiten dutela adierazi du Espainiako gobernuburuak, eta alderdi jeltzaleak «jarrera arduratsua» erakutsi duela nabarmendu du.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak, berriz, adierazi du nazioarteko instituzioek ondo dakitela Espainiako Gobernuak zer politika darabilen ETAren aurka. Erakunde armatuak eraso ekintza armatuak eten izanak ez duela Espainiako Gobernuaren jarrera aldatuko nabarmendu du.

«Batasuna edo instituzioak»

Madrilen EAJren jarrera txalotzen badute ere, PSE-EEko kideek gogor kritikatu dituzte jeltzaleen azken mugimenduak. Ezker abertzalearekin bat egitea eta instituzioetatik urruntzea leporatu diote alderdi jeltzaleari PSE-EEko Bizkaiko eta Gipuzkoako buruzagiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.