Erasoa

“Terrorismoa” egotziko diete Ordoñezen hilobiari eraso egitea leporatzen dieten hamaika gazteei

Espainiako Auzitegi Nazionalak bere gain hartu du auzia. Hamaika gazte horietatik zortzi adingabekoak dira. Larunbat eguerdian ETAk hil zuen Gregorio Ordoñez PPko hautetsiaren hilobian txikizioak egin zituzten.

2007ko urtarrilaren 29a
14:23
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak atzo iluntzean jakinarazi zuenez, Ordoñezen hilobian kalteak eragiteagatik atxilotutako hamaika gazteen auzia bere gain hartu du Espainiako Auzitegi Nazioalak, eta “terrorismo” delitua egotziko die. Hala, Ertzaintzak orain arte bildutako informazio guztia Auzitegi Nazionalak bere esku uzteko galdegin duela agertu dute.

Larunbat eguerdian Ordoñezen hilobiko apaindurak hautsi zituzten, eta larunbatean bertan Ertzaintzak zortzi adingabe atzeman zituen erasoaren egileak direlakoan. Deklarazioa hartu ondoren, behin-behinean aske utzi zituzten. Atzo goizean, berriz, beste hiru gazte deitu zituzten deklaratzera, 20-21 urte ingurukoak. Adingabekoek hilobiari eraso egiten ari ziren biartean, Egia auzoan edukiontziak gurutzatzea leporatzen diete, hala ertzainen arreta desbideratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.