"Terrorismoa goratzea" egotzita, 18 hilabete eta bi urte arteko zigor eskaera bederatzi lagunentzat

2014ko abenduaren 18a
15:34
Entzun

Periko Solabarriarentzat etaTopatu.info-ko kide batentzat hemezortzina hilabeteko zigorra eskatu dute Espainiako Fiskaltzak eta AVTk, "terrorismoa goratzea" leporatuta. Ernaiko zazpi kiderentzat, berriz, bi urteko zigorra eskatu dute. 2013ko martxoan egindako Gazte Danbada jaialdian "terrorismoa goratu" izana egozten diete.

Ernaik salatu duenez, "eraso" horren asmoa gazteria "jopuntuan" jartzea da "beste behin ere". Ernairen arabera, halako erabakiekin "gazte militantzia politikoa kriminalizatu" nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.