euskal herria

Terrorismoa goratzea leporatu diete Santurtziko bederatzi herritarri presoen argazkiak erakusteagatik

Ertzaintzak inputatu ditu. Lekukoen arabera, txosnen gunean sartu zen atzo iluntzean eta borrak erabiliz kargatu zuten ertzainek.

2011ko uztailaren 14a
11:44
Entzun

Ertzaintzak terrorismoa goratzea leporatu die Santurtziko bederatzi herritarri, txosnagunean presoen argazkiak erakusteagatik. Atzo 19:30ak aldean agertu ziren txosnagunera presoen argazkiak kentzera.

Lekukoen arabera, Ertzaintzak istiluen aurkako materialarekin eta burua estalita agertu ziren; hiru txosnen barnealdea grabatu zuten eta dozena lagun inguru identifikatu zituzten. Lekuko hauek azaldu dutenez, Ertzaintzak borrak erabiliz kargatu zuen eta horren ondorioz pertsona batek beso bat hautsi du eta beste batek kolpeak ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.