AUZITEGIAK

"Terrorismoa goratzeagatik" Arraizen aurka abiatutako auzia artxibatzeko eskatu du fiskalak

Sortuko presidenteak otsailaren 17an deklaratu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian; Guardia Zibilari "xake mate" eman behar zitzaiola esateagatik epaitu zuten.

Hasier Arraiz, epaitegira sartu aurretik. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 15a
08:24
Entzun

Juan Kalparsoro Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskal nagusiak eskatu du artxiba dezatela Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurkako auzia. Arraizek 2015eko urtarrilean esandakoak "adierazpen askatasunaren barruan" kokatzen direla uste du Kalparsorok, eta, beraz, ez direla delitu.

2014ko urtarrilean Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari taldearen aurkako Xake operazioaren ostean, Herrira-rekin lotutako lau lagun eta hamabi abokatu atxilotu zituen Guardia Zibilak urtebete geroago, Mate deituriko operazioan. Izenekin hitz-jokoa egin zuen Arraizek, 2015eko urtarrilaren 12an, esanez "herri honek Guardia Zibilari xake-mate egiteko unea" zela.

Dignidad y Justicia elkarteak, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkari Carlos Urkijok eta Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusi Juan Kalparsorok delitu zantzuak ikusi zituzten Arraizen hitzetan. Aurtengo otsailean izan zen deklaratzen Arraiz.

Auzia artxibatuta ere, Arraizek zabalik du oraindik 04/08 sumarioko prozedura. Asteartean hasi zen epaiketa, eta fiskalarekin akordioa lortu zuen defentsak; ez ordea akusazioarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.