"Terrorismoa goratzen" duten manifestazio guztiak saihestu eta euskal presoekin zerikusia duten argazki eta ikurrak kentzeko "etengabeko konpromisoa" hitzartu dute Jokin Bildarratz Eudeleko (Euskal Udalen Elkartea) presidenteak eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Gaur Bilbon egin duten bileran espazioa publikoak "bakean eta askatasunean bizitzeko" guneak direla nabarmendu dute, eta horretarako, pedagogia demokratikoa indartzeko beharra dagoela gaineratu dute.
Bileran lankidetzarako akordioa ere sinatu dute, "Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren elkarlana sustatzeko eta herrietako segurtasun batzordeak indartzeko" asmoz. Udalerri ezberdinek bizi duten egoera aztertu dute eta Herrizaingo sailburuak nabarmendu du babes osoa eskainiko zaiela hori aurrera eramateko zailtasunak dituzten herriei. Lan talde bat ere eratuko dutela jakinarazi dute "egunerokotasunean dauden beharrei aurre egiteko".
Behin hiriburuetako jaiak amaitu direnean egin dute bilera. Horietan euskal presoen ikurrak kendu ditu Ertzaintzak eta ustez "terrorismoa goratzen" zutelako hainbat manifestazio galarazi dituzte.
politika
"Terrorismoa goratzen" duten ikur guztiak kentzeko "etengabeko konpromisoa" hitzartu dute Eudel eta Jaurlaritzak
Espazioa publikoak "bakean eta askatasunean bizitzeko" guneak direla nabarmendu dute, eta horretarako, pedagogia demokratikoa indartu beharra dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu