Politika

"Terrorismoagatik" kondenatutakoak ezingo dira irakaskuntzan aritu

UPNren galderari erantzunez iragarri du neurria Espainiako Barne ministroak. Sozialistekin negoziatzen ari diren "terrorismoaren kontrako estatu akordioan" sartuko litzateke neurria.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa, Kongresuan. PACO CAMPOS / EFE
2015eko urtarrilaren 21a
08:20
Entzun

Terrorismoaren aurkako akordioa" negoziatzen jarraitzen dute sozialista eta popularrek. Bilera horietako puntuetako bat izango da, hain zuzen ere, "terrorismoagatik" kondenatutakoak ezin izango direla irakaskuntzan aritu. Hala iragarri du gaur Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek.

UPNko diputatu Carlos Salvadorren galderari erantzunez egin du iragarpena Fernandez Diazek. Izan ere, UPNk egin zuen zigortuak irakaskuntzatik at uzteko proposamena. "Imajnatzen dituzue delitu terrorista larriengatik kondenatutakoak zuen seme-alabak hezten? Terrorismoa borrokatu behar dugu ekintzak eta erasoak egiten dituenean, baina baita suge horrek bere arrautzak txitazen dituenean arrisku gutxien dagoela dirudien toki horietan ere", ohartarazi du Savadorrek.

Barne ministroa bat etorri da UPNko diputatuarekin "egokiena" litzatekeela alderdi gehiagok bat egitea PSOE eta PP negoziatzen ari diren "terrorismoaren aurkako akordioarekin".

Bestalde, Fernandez Diazek jakinarazi du datozen hilabeteetan "muturreko indarkeriaren aurkako plan estrategiko nazionala" aurkeztuko dutela Ministroen Kontseiluan. "Zuzenbidezko estatuak lortu du Poliziaren bitartez ETA eta Grapo garaitzea, eta orain XXI. mendeko mehatxu bilakatu den jihadismoari aurre egiteko baliabideak sortu behar ditugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.