Udal eta foru hauteskundeen ostean, "eskubide sozialekin zerikusia duten gaien inguruan" alderdi guztiekin hitz egiteko prest dago Ahal Dugu, baina, "noski, terrorismoaren gaitzespenaren premisapean". Hala adierazi du Antena3 telebista katean eginiko elkarrizketa batean Pablo Iglesias Podemos-Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusiak.
Iglesiasek zehaztu du nafarrek erabaki beharko dituztela hauteskunde osteko akordioak: "Lehenbizi, bozkatzen utzi behar zaie, eta, emaitzetatik abiatuta, mundu guztiarekin hitz egiteko prest gaude".