Politika

"Terrorismoaren kontra" hartu beharreko neurrien inguruan PSEk eta PPk ez dutela iritzi erabat berbera aitortu du Jose Antonio Pastorrek

Ezker abertzaleak estatutu berriak aurkezten dituenean epaileen erabakiarekiko errespetua eskatu die "alde bateko eta besteko politikariei".

2010eko abenduaren 15a
16:05
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak esan duenez, bere alderdiak eta PPk ez dute iritzi berbera "terrorismoaren kontra" hartu beharreko neurrien inguruan. "Zati handi batean iritzia partekatzen dugu, baina ez erabat".

Gainera, ezker abertzaleak estatutu berriak aurkezten dituenean eta epaileek horien inguruan erabakia hartzen dutenean, "alde bateko eta besteko politikariei" errespetua eskatu die, "bai ezker abertzalea legeztatzen badute, baita legeztatzen ez badute ere".

Patxi Lopezek legeztatzea bideratuko duen prozesuaren buru jarri behar duenik ukatu du, ordea, eta ezker abertzaleari esan dio aspalditik duela "lur hartzeko pista prest", eta gainontzeko alderdiek dituzten arauak errespetatu beharko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.