'Terrorismoaren' kontrako plana izango dute eskolek

2012ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak eskaera bat egin dio gobernuari, Bigarren Hezkuntzako zentroetan «terrorismoaren aurkako» plana abian jartzeko. PPNk aurkeztu zuen mozioa, atzo, eta UPNk, PSNk eta Ezkerrak babestu zuten. «Bizikidetza baketsu eta demokratikoa» sustatzeko, programa beharrekotzat jo dute. NaBaik eta Bilduk aurka bozkatu zuten; frankismoko biktimen testigantzak aintzat hartuko diren galdetu zuen NaBaik. Bilduk, berriz, alde bateko biktimei soilik begiratzeko asmoa dagoela salatu zuen .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.