Datuak

Testen %1,3 izan dira positibo Hego Euskal Herrian

Beste 125 kasu detektatu dituzte proba diagnostikoetan, eta hemezortzi lagun erietxeratu dituzte gaitzak jota.

PCR testak egiteko gela bat. IñIGO URIZ/ FOKU
edurne begiristain
2021eko irailaren 28a
13:36
Entzun

OME Osasunaren Mundu Erakundeak esana du izurria kontrolaturik izateko egun bakarrean egindako testen %5ek izan behar dutela, gehienez, positiboak. Hego Euskal Herrian, ehuneko hori langa horretatik beherakoa izaten ari da aspaldi honetan: atzo egindako proben %1,3k eman zuten positibo. Izan ere, 8.968 proba egin ziren COVID-19a atzemateko, eta 125 kasu zenbatu zituzten.

Lurraldez lurralde, astelehenean Bizkaian detektatu zen positibo gehien: 53 izan ziren. Gipuzkoan, berriz, 36 atzeman ziren; Nafarroan, 25, eta Araban, 9.

Ospitaleei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dute atzo hemezortzi lagun erietxeratu zituztela gaitzak jota, eta une honetan 50 eri daudela ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude, bezperan baino lau gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.