Testen %4,3 positiboak izan dira

536 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak

arantxa iraola
2021eko maiatzaren 11
13:09
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak atzo 12.373 test egin zituzten COVID-19a atzemateko, eta 536 izan ziren positiboak: testen %4,3. Bizkaian atzeman zituzten kasu gehien: 265. Atzetik doaz Gipuzkoa (163), Nafarroa (75) eta Araba (32). Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei begira, zazpi aste baziren %5eko portzentajetik gora zebiltzala bat, eta orain %4,7ko ehunekoa lortzea nabarmentzeko moduko datua da. Nafarroako datuak bakarrik begiratuta, positibo tasa %2,9 da, dezente apalagoa.

Intzidentzia tasa metatuaren bilakaera ere, oro har, beherakoa da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, azken datuen arabera, 402,5 kasukoa da, eta, hainbat kalkuluren arabera, bihar, beherako joerak etenik ez badu, 400eko muga horretatik behera egongo da. 400eko muga erabiltzen zuen Jaurlaritzak alarma egoera bertan behera utzi aurretik, aparteko murrizketak ezartzeko, behin portzentaje horretatik gora birusaren transmisio arriskua asko handitzen dela adierazita. Nafarroan 269 da.

Erietxeetan egoera arintzen ari da. Atzo 75 COVID-19aren ondoriozko ospitaleratze egin behar izan zituzten Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan orain 184 paziente daude, eta 452 gaixo dira gela arruntetan erietxeraturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.