zinema

'The Da Vinci Code' filmak kritika gogorrak jaso ditu Cannesen

Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdia gaur abiatu da, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Zuzendari ezagunen film kalitatezkoak ikusteko aukera egongo da, baina lehen egunerako estreinaldiak, =iThe Da Vinci Code=i ezagunak ez du kalitate aldetik asko erakutsi, kritikarien iritziz. Txistu asko jaso ditu Dan Brownen eleberrian oinarritutako Ron Howarden filmak.

2006ko maiatzaren 17a
17:39
Entzun
Gaur abiatu da Cannesko Nazioarteko Zinema jaialdia lehiaz kanpoko The Da Vinci Code filmarekin. Urrezko Palmaren lehian egongo balitz ez luke aukera handirik izango, ez kritikarien ustez. Ikusmin izugarria piztu du Dan Brownen eleberrian oinarritutako Ron Howarden filmak, eta 2.000 kazetarik eta kritikarik ikusi zuten atzo gaur ofizialki erakutsi aurretik. Aurtengo film ikusienetakoa izango da dudarik gabe zinema aretoetan, baina ez da kritikengatik izango. Txistuak jaso ditu adituen aldetik. Ostiralean eman ahal izango dute mundu osoko ikusleek euren iritzia.

Aktore ezagunen lanak eta efektu bereziek ere ez dute lortu filmari sinesgarritasuna ematea. Tom Hanks, Audrey Tatou, Ian McKellen, Alfred Molina, Jean Reno eta Paul Bettany aktoreek osatzen dute errepartoa. Jesusek eta Maria Magdalenak haurrak izan zituztela erakusten duen argudioa defenditzerakoan, una dramatikoenek ere kritikarien barrea eragin dute.

Dena den, zinema ona ikusteko aukera egongo da hilaren 28ra bitartean, Cannesen. Nanni Moretti, Ken Loach, Aki Kaurismaki, Pedro Almodovar, Alejandro Gonzalez Iñarritu eta Sofia Coppola zuzendarien filmak lehiatuko dira sail ofizialean, beste askoren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.