komunikabideak

'The Times'-eko webean sartzeko ordaindu egin beharko da

2010eko martxoaren 26a
10:09
Entzun
The Times Erresuma Batuko hedabideak ere hartu du neurria: bere webgunean sartzeko ordaindu egin beharko da ekainetik aurrera, haren jabe News Internationalek gaur jakinarazi duenez.

Gau egun The Sunday Times-ekin partekatzen du sareko edizioa -Times Online-, baina hedabide bakoitzak maiatzetik aurrera bere webgunea edukiko du. The Sunday Times-ekoan sartzeko ere ordaindu egin beharko da.

Bietako tarifak: eguneroko kontsulta 1,1 euro kostatuko da, asteko harpidetza 2,2 euro.

Rebkah Brooks News Internationaleko kontseilari ordezkariaren arabera, "kazetaritzarentzat garai erabakigarria da, eta albisteen arloan proposamen ekonomiko interesgarria egin behar da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.