Tiroketa Herrera mendatean

Tiroketan parte hartu zuten ETAko kideak hiru zirela dio Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak

Igande gauean Herrera mendatean (Araba) gertatu zen tiroketari buruzko zehaztasunak zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Hala, tiroketan parte hartu zuten ETAko kideak hiru izan zirela dio, eta Errioxako Entrena herriko etxe batean prestatu zutela atentatua. Hiru lagun horiek ETAko talde 'legal' bat osatzen zuela erantsi du Herrizaingo Sailak, hau da, fitxatu gabeko lagunez osatutako komando bat zela. Gaur goizaldean, ustez ihesean dabilen Asier Mardonesen arrebaren etxea miatu dute Basaurin (Bizkaia).

2003ko irailaren 16a
16:33
Entzun
Tiroketanl ustezko erasotzaileetako bat hil zen, eta bi ertzain zauritu —haietako bat larri—. Espainiako Barne Ministerioak atzo jakinarazi zuenez, Arkaitz Otazua 24 urteko bilbotarra da hildakoa. Ihes egin duenetako bat, berriz, Asier Mardones. Herrizaingo Sailak ez du oraindik inoren izenik eman. Hirugarren laguna nor izan daitekeen argitu gabe dago oraindik.

Herrizaingo Sailak gaur emandako azalpenen arabera, Errioxako etxebizitza horretan atentatuari buruzko krokis bat aurkitu dute, eta ustezko hiru erasotzaileek larunbatetik igandera bitarteko gaua han igaro zutela ziurtatu dute.

Gaur goizaldean, berriz, Asier Mardonesen arrebaren etxea miatu dute Basaurin.Polizia iturirek Efe agentziari jakinarazi diotenez, agiriz betetako hainbat kaxa atera dituzteetxebizitza horretatik.

Mardonesen arrebarena ez ezik, beste zenbait etxebizitza miatu zituzten atzo ertzainek, hala nola, tiroketa horretan hildako Arkaitz Otazua ustezko etakidearen gurasoena, zein Mardones beraren gurasoena. Halaber, Errioxako Entrena herrian, Otazuaren gurasoena den etxe bat miatu zuen Guardia Zibilak.

Bestalde, goiza argitzearekin batera Asier Mardones gaztea bilatzeko operazioari ekin dio Ertzaintzak Herrera mendate inguruan. Hala, kontrol ugari jarri dituzte han inguru guztian, eta Toloño mendikatea arakatzen ari dira txakurren etahelikopteroen laguntzarekin. Nolanahi ere, atzo ziurtzat ematen zen Mardonesek oinez ihes egin zuela. Orain, ostera, taldea hiru lagunek osatzen zutela zabaldu eta gero, hirugarren lagunak Mardonesi auto batekin ihes egiten lagundu ote dion aztertzen ari da Polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.