Tirorik ez botatzea erabaki du Jaizkibel konpainiak

2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
HONDARRIBIA. Iluna izan zen, iragan irailaren 8an, Hondarribiko (Gipuzkoa) jaietako egun handia; jaietan usadio errotua den alardean botatako tiro baten ondorioz, istripuz, andre bat hil zen. Gertaeraren harira gogoeta egin du Jaizkibel konpainiak —parekidea den bakarra—, eta erabaki bat hartu: ez dute gehiago tirorik botako, bakar bat ez. Datorren urtetik aurrera, soilik eskopeta itxurako gezurrezko armak eramango dituzte desfilean, eta egiazko eskopeta baliogabetuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.