Ingurumena

Tiroz hil dute Urdaibaiko zikoinik ezagunena

Bird Centerrek jakitera eman duenez, hilaren 23an hil zuten Uzelai zikoina, Kortezubi inguruan pasatzen ari zen auto batetik tiro eginda. Urdaibai Faunaren Babestokiaren barruan hil dute.

Oihana Elduaien Uranga.
2016ko urtarrilaren 4a
15:00
Entzun

Urdaibai Faunaren babestokian zikoina zuria bersartzeko proiektuaren barruan eraman zuten Uzelai Urbaibaira, duela 10 urte inguru. Jose Maria Uzelai Busturiko ikastetxeko aurrek babestutako zikoina zelako izena zuen Uzelai.

Hilaren 23an hil zuten ezezagun batzuek, 11:30 aldera, autotik tiro eginda. Auzokide batek jaso zuen, eta hankako eraztunarekin berehala identifikatu ahal izan zuten.

Urdaibain bere bikotekidearekin kumatzen zuen aurrena zen Uzelai. Arra zen, eta urtero kumatu zen. Orotara 20 kume izan zituen. 2005ean Kataluniatik ekarri zuten, eta gainerako zikoinek ez bezala, Araban pasatzen zuen negua. Hil baino pare bat aste lehenago itzulia zen Urdaibaira, eta bere bikotekidea etorri aurretik kabia prestatu zuen. Bird Centerren arabera, azken egunetan bikotekidea eta biak zebiltzan Urdaibai inguruetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.