"Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka", dio Errigoraren leloa. Hori baita eren helburua, tokiko nekazaritza ekologikoa landu eta euskara sustatu. Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak beste behin bat egin dute udazkeneko kanpaina abiatzeko. Gaurtik hasita eta azaroaren 8ra bitartean produktuen saskiak eskatzeko aukera dago.
Eskariak internet bidez edota Euskal Herriko hainbat txokotan egin daitezke. Nafarroako hegoaldeko hamabost ekoizlek bat egiten dute kanpainarekin, eta euren atzean dozenaka langile eta ehundaka nekazari daude. Kanpaina hau, euren lanaren biziraupena bermatzeko pizgarri da.
Euskalgintzari dagokionez, iaz 300.000 euro bideratu zituzten helburu horretara. Aurten Errigorarekin lagundu nahi dituzten proiektuak hiru dira: Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupena bermatu, Erriberako AEK lagundu eta D eredua Nafarroa osora zabaltzeko ekinbideak bultzatu.