Elkarbizitza

Tolosako Bizikidetza Foroak babesa agertu dio De Prada epaileari

Foroaren antolatzaileek nabarmendu dute gatazkaren "kontaketa etikoa" egitea dela euren asmoa, eta helburu horrekin jarraituko dutela "guztien parte hartzea" bultzatzen.

Tolosako Elkarbizitza Foroan parte hartu zuen Auzitegi Nazionaleko De Prada epaileak. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 23a
09:31
Entzun

Oraindik ere zeresana ematen ari da hilaren 14an Legearen eta Justiziaren erantzuna indarkeriaren aurrean. Denak balio al du?galderari erantzuteko asmoz Tolosan egindako mahai ingurua. Eztabaida hartan Jose Ricardo de Prada magistratuak egin zituen adierazpen batzuek hautsak harrotu zituzten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak salatu zuen euskal auziarekin lotutako kasuetan zigortutakoei ezarri dizkieten zigorrak "neurriz kanpokoak eta gainerakoekiko erabat desberdinak" direla. Hala, epaile batzuen pentsamendu "akritikoak" torturaren erabilera erraz dezakeela ohartarazi zuen: "Torturak egon dira, modu argian. Nire bizitza profesionalean susmo argiak izan ditut. Auzitegietan ez zaio erantzun horri".

Tolosako Bizikidetza Foroak ohar baten bidez elkartasuna helarazi dio De Prada eepaileari, eta, bide batez, jasotako mehatxuak salatu ditu. "Espainiako sistema juridikoaren egiturak nozitzen dituen patologien inguruan egin zituen azalpenak bat etorri ziren gai honen inguruan hainbat erakundek emandako aholkuekin: NBE, eskubide eta askatasun zibilen defentsarako Rights International Spain gobernuz kanpoko erakundea eta Amnesty International, besteak beste".

Horretaz gain, foroaren antolatzaileek nabarmendu dute eztabaida ateak zabalik egin zela eta jarrera nahiz ikuspegi guztietako jendea bildu zela bertara, eta inork ez zuela inolako kexarik azaldu De Pradaren adierazpenen inguruan. Hala, bizikidetza hobetzeko lanean jarraitzeko asmoa iragarri dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.