Tolosako Udalak adierazi du legeak eskaintzen dizkion bide guztiak jorratuko dituela horri aurre egiteko. "Eragozpenak eragozpen", lanean jarraituko du euskararen normalizazioa sustatzeko.
Udalak gogorarazi duenez, 2013 hasieran Urkijok helegitea jarri zion, udalak kontrataziorako onartu zituen hizkuntz irizpideengatik; prozedurak irekita jarraitzen du.
Urkijok 63 erakunderen aurka egin du kontratazio publikoetako hizkuntz irizpideak tarteko, eta horren harira, protestak izan dira hainbat herritan.