Larrialdiko zerbitzuek hilda aurkitu dute igandeaz geroztik Tolosan (Gipuzkoa) desagertuta zegoen 46 urteko gizona. Igande arratsaldean mendira joan zen, eta ez zen itzuli. Familiak iluntzean jarri zuen salaketa, eta haren bila aritu dira ordutik.
Montezkue mendi inguruan haren autoa aurkitu zuten, baina gizonaren arrastorik ez. Gaur goizean aurkitu dute hilotza, Ertzaintzak baieztatu duenez. Oraingoz ez dute informazio gehiago eman.