Hilaren 13an hustu zuen Ertzaintzak Tolosako Ezpala gaztetxea. Hori salatzeko manifestazioa egin dute gaur Tolosan, eta, manifestazioaren erdian, gazte asanbladako kideek beste eraikin bat okupatu dute han gaztetxea jartzeko asmotan.
Abenduaren 23an okupatu Ezpala gaztetxea jartzeko lokala, eta Ertzaintzak hustu egin du. Utzitako lantegi baten eraikina zen. «Agindurik gabe» jardun zirela salatu zuten gaztetxeko ordezkariek. EH Bilduk «babes osoa» agertu zien.