Goizeko 3:50ean hiru kamioik istripua izan dute Tolosa (Gipuzkoa) parean N-1 errepidean, eta ordutik hamarrak aldera arte Donostia alderako bidea itxita egon da. Hala ere, hamabiak arte ez dituzte bi erreiak zabaldu; bat itxita eduki dute hamarretatik hamabietara. Gasteiz aldera ere guztiz itxita egon da N-1 lauretatik ia seirak arte. Kamioi gidari bat zaurituta eraman dute ospitalera.
Kamioi bat gurutzatu egin da Donostiara noranzkoan zihoala, eta beste biek jo egin dute. Talkaren ondorioz, ibilgailuetako batek kale-argi bat jo eta galtzadara bota du, eta horrek Gasteizerako bideetatik zihoazenen joana ere oztopatu du. Haietako bik su hartu dute, eta horrek eragozpen handiak sortu ditu. Donostia aldera A-15 eta N-130 erabili behar izan dituzte denek, eta kilometro askoko ilarak sortu dira.
5:45ak arte N-1 bi norabideetan izan dute itxita; Ertzaintzak orduan zabaldu du norabide bat, Gasteiz alderakoa.
Istripua
Tolosan N-1 itxita egon da Donostia aldera goizeko lauretatik hamarrak arte
Hiru kamioik istripua izan eta bik su hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu