Euskara

Tolosan pediatra euskaldunaren ordezko erdaldun bat jarri dutela salatu dute

Hiru pediatratik, orain, euskalduna bakarra dela azaldu dute.

2014ko uztailaren 14a
13:51
Entzun

Tolosan pediatra euskaldun bat ordezkatzeko pediatra erdalduna igorri dutela salatu du herritar talde batek, gutun baten bidez, Tolosaldeko Ataria-n.

Tolosan hiru pediatra direla azaldu dute gutunean, eta horietatik bi direla elebidunak. Haietako batek amatasun baimena hartu berri du, eta ordezkapena egitera pediatra erdaldun bat eraman dute. Hirutik, beraz, pediatra euskaldun bakarra gelditu da uneotan.

Pediatraz gainera, arratsalde-gauetan eta asteburuetan arreta ematen duen medikua ere ordezkoa dela eta hura ere erdaldun elebakarra dela seinalatu dute.

"Ondorioz, gure intimitatearen berri ematerakoan, gaztelerara jo beharrean gaude", salatu dute. "Gertutasuna, konfiantza eta erraztasuna mugatzen dizkigu gure hizkuntzan tratatu ezin izateak".

Irailean bilera bat egitekotan direla jakinarazi dute, halako egoerak ez daitezen errepikatu zer egin dezaketen aztertzeko. Anoetako, Irurako eta Tolosako euskara teknikariek, Galtzaundiko lehendakariak eta zenbait guraso eta langilek sinatu dute gutuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.