Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak ohar baten bidez adierazi duenez, Tomas Elgorriaga iheslariaren atxiloketa "euskal gizartearen gehiengoaren borondatearen kontrako eraso argia" izan da. Iheslarien kontra "modu berezian" erabiltzen diren salbuespen neurriak bertan behera uzteko eskatu du kolektiboak.
Horrez gain, gogorarazi du 2013ko ekainean euskal iheslari politikoak etxeratzeko metodologia proposatu zutela Miarritzen, eta bide horretan, eragile zein herritarrei gatazkaren konponbidearen aldeko dinamika indartzen segitzea galdegin die EIPK-k.
Elgorriaga Alemanian atzeman zuten urriaren 31n, ETArekin lotura izatea egotzita.