Txirrindularitza
Tomas Vaitkusek irabazi du Giroko 9. etapa
AG2R taldeko Tomas Vaitkus lituaniarrak irabazi du Italiako Giroko 9. etapa, esprintean Paolo Bettiniren aurretik sartuta. Maglia arrosa Ivan Bassok izaten jarraitzen du. 127 kilometro egin ditu gaur tropelak Francavilla al Mare eta Termoli artean.
Tomas Vaitkus AG2R taldeko lituaniarra Paolo Bettiniren (Quick Step) aurretik sartu da Termoliko metan, esprintean. Hiru ordu, bost minutu eta hamabost segundu behar izan ditu Francavilla al Maretik Termolirainoko ibilbidea egiteko, 127 kilometro.Bederatzigarren etapa izan du gaur Giroak, eta Ivan Basso CSCko txirrindulariak jarraitzen du lider izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu