Tona bat kobre lapurtzen saiatzea egotzita, atxilo
BILBO. Zaratamoko Arkotxa auzoan (Bizkaia) bi lagun atxilotu zituzten ertzainek, asteazken iluntzean tona bat kobre lapurtzen saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, hainbat piezatan hartu zituzten kobre zatiak inguruko enpresa batetik. Atxilotutakoak 29 eta 31 urteko bi gizonezko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu