ADIERAZPEN ASKATASUNA

'Topatu'-k hainbat bideo ezabatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Hainbat bideo ezabatzeko agindu du auzitegiak, hala egin ezean webgunea itxiko duten mehatxua egin ostean.

Maialen Unanue
2014ko martxoaren 10a
21:02
Entzun

Topatu.info-k ezabatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak ezabatzeko agindutako edukiak. Diligentzia bat ireki du auzitegiak Topatu.info-ren aurka. 2013ko apirilean egin zuten Gazte Danbadako hainbat bideo dira ezabatzeko eskatutakoak. Mehatxu egin dute webgunea itxiko dutela agindua bete ezean. Interneteko Argia Saria jaso zuen atariak, "gazte mugimenduaren informazio-tresna gisa egindako lan handia eta eraginkorragatik".

Twitter sare sozialera elkartasun mezu andana igorri dituzte txiolariek berehala, #adierazpenaskatasuna traolarekin lagunduta. Hona batzuk:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.