euskal herria

Tortura amaitzeko eskatu du Gipuzkoako Aldundiak

Ekitaldi xume bezain hunkigarria egin dute Donostian. "Erakundeen zeregina da tortura jasandako herritarren errekonozimendua eta erreparazioa", esan dute aldundiko agintariek.  

2013ko otsailaren 13a
21:38
Entzun

Torturak jasandako herritarrei bere babesik beroena eman, eta, haien sufrimendua errekonozitzea eta haiek jasandakoaren erreparazioa erakunde publikoen zeregina dela nabarmenduz, torturaren kontrako ekitaldi xume bezain hunkigarria osatu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Fito Rodriguez idazleak egin du sarrerako hitza, eta, foru aldundiaren izenean, Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Memoria Historikorako diputatuek hartu dute hitza azkena, eta Agurtzane Juanena, Maialen Eldua eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria ere bertan izan dira eurek jasandako torturen berri ematen. 

Aldundiko arduradunek nabarmendu dute ekitaldia urrats bat dela gertatutakoaren aitorpena egin eta horren inguruko ikerketa eskatzeko bidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.