EUSKAL HERRIA

Tortura amaitzeko eskatu dute Joxe Arregiren oroimenez eginiko ekitaldian

Iragan asteazkenean bete ziren 32 urte Arregi torturatuta hil zela. Atzo omendu zuten, Zizurkilen, 'Egia bide, askatasuna amets' lelopean. [Youtube]http://youtu.be/KX3hRG6CJfk[/Youtube]

2013ko otsailaren 18a
13:07
Entzun

Zizurkilen, Joxe Arregiren izena duen plazan omendu zuten Arregi zena atzo. 32 urte bete ziren iragan asteazkenean hura torturatuta hil zutela, eta tortura behin betiko amaitzeko eskatu zuten ekitaldi horretan.

Tortura "sistematikoa" izan dela eta denboran ez duela etenik izan salatu zuen Egiari Zor fundazioko Nagore Mujikak. Oroitarazi zuen 4.800 tortura kasu egiaztatuta daudela eta, kalkuluen arabera, 10.000 euskal herritar inguru torturatu dituztela 50 urtean. 11 hil dira horrela, eta haien senideek lore bana utzi zuten atzoko ekitaldian.

"Oso latza izan da" esanez hasi zuen hitzaldia Mujikak, Arregi zenaren hitzak gogora ekarriz. Mujikak azaldu zuen Espainiako gobernu guztiak izan direla salatuak tortura kasuengatik: "Torturak bere horretan iraun du". Halaber, etorkizun baketsu bat eraikitzeko ezinbestekotzat jo zuen Espainiak praktika hori aitortzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.