Zehazki, torturen kontua "Espainiaren barne afera" dela erantzun du prokuradoreak, Askatasunak jakinarazi duenez.
Gaur zortzi, datorren ostiralean, emango dute erabakiaren berri.
Paueko Auzitegian 30 bat lagun bildu dira Rodriguezei elkartasuna adierazteko.
Euroagindua
Tortura arriskuen berri eman arren, Ekain Rodriguezi euroagindua ezartzearen alde agertu da Paueko prokuradorea
Ekain Rodriguez gazte donostiarraren aurkako euroagindu eskariaren inguruko epaiketa egin da gaur Paueko Auzitegian. Rodriguezek agertu du torturen beldur zelako alde egin zuela etxetik atxilotua izateko arriskua zuela jakin zuenean; era berean, euroagindua aplikatu eta Espainiaren esku uzten badute Rodriguezek torturak jasateko aukera handiak dituela azaldu du Yolanda Molina abokatuak. Hala ere, prokuradoreak ez ditu arrazoi horiek aintzat hartu eta euroaginduaren alde agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu