Tortura

Tortura eragozteko neurriak berriro aztertu behar direla dio Lokarrik

Rubalcabak jendaurrean 2008an egin zituen adierazpenetan atzera egin beharko lukeela dio Paul Rios koordinatzaileak, eta Zigor Kodea aldatu beharra dagoela, tortura kasuetan zigorrak "antzeko beste delitu batzuekin daudenekin parekatzeko".

2010eko abenduaren 31
20:01
Entzun
Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatu zituzten guardia zibilen aurkako zigorraren ondoren, tortura eragozteko neurriak aztertu egin behar direla esan du Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak, eta gertatutakoak oraingoek ez dutela balio frogatzen dutela argudiatu. Gainera, Zigor Kodea aldatu beharra dagoela esan du, tortura kasuetan zigorrak gogortzeko, "antzeko beste delitu batzuetan daudenekin parekatzeko".

Epaiak Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren bertsioa gezurtatu duenez, 2008an egin zituen adierazpenak jendaurrean aldatzea eskatu dio Rubalcabari. Barne Ministerioak guardia zibilen identifikazioa oztopatu duela ere salatu du, eta Barne ministroak horrelako kasuetan justizia lagundu behar duela azpimarratu. "Hori ez egiteak esan nahiko luke ministroak eta Guardia Zibileko arduradunek delitua egin dutenak laguntzen ari direla".

"Eskua joan zitzaielako"

Eusko Jaurlaritzak justiziak funtzionatzen duela esan duen arren, kasu honetan zigorra egon bada "eskua joan zitzaielako" dela salatu du Riosek. Zortzi urteko kartzela zigorra "zigor arina" delaesan du. "Kontuan hartu behar da torturatzaileak herritar guztion ordezkari aritu direla, legeak ezartzen duen esparruan delituak eragotzi eta delitu egileak harrapatzeko helburuarekin", dio ohar batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.