Politika

Tortura larriak salatu zituzten 15/02 sumarioko auzipetuen aurkako epaiketa bertan behera geratu da

2006ko abenduaren 4a
19:01
Entzun
Hamahiru gazte arabar epaitzekoak ziren gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea edo laguntza ematea egotzita. Epaiketa bertan behera geratu da ordea, Juan Carlos Subijana auzipetua ez dutelako Madrilera eraman. Epaimahaiak uste zuen Subijana sasian zegoela, baina duela bi urtetik preso dago, Frantzian. Subijana estraditatu arte ez da epaiketa egingo, beraz.

Auziaren oinarri bakarra torturapean egindako deklarazioak direla salatu dute auzipetuek. Torturen lekukotza grafikoa eman ahal izan zuen Unai Romano da epaitutakoetako bat.

2001 eta 2002 artean Guardia Zibilak Araban egindako sarekadetan atxilotutako zituzten auziperatuak. 15/02 sumarioan bildu zituzten sarekada horietan atxilotutakoen kontrako akuazioak, eta ETAko kide izatea edo erakunde armatu horri laguntza ematea leporatzen diete, eta seina urteko espetxe zigorra eskatzen haren aurka.

Sumario horretan auzipetuek salatu dute beren kontrako akusazio guztiak "torturapean egindako deklarazioetan" oinarritzen direla. Izan ere, inkomunikatuta izan ziren bitartean tortura larriak jasan zituztela salatu dute gazte horiek: etengabe jotzeaz gain, poltsa egin eta elektrodoak ezarri zizkietela. Sarekada horietako batean atxilotutako Unai Romanok torturen lekukotza grafikoa emana ahal izan zuen gainera, aurpegia ubelunez beteta eta erabat hazita ageri duen argazki baten bidez.

Auzipetuek eragile sozial eta politiko ugariren babesa jaso dute, hala nola, EAJ, Batasuna, EA, Aralar eta EBko Nerea Galvezena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.