tortura

Tortura salaketa denak ikertzeko eskatu du Bakearen Aldeko Koordinakundeak

2010eko urriaren 4a
14:14
Entzun
"Zuzenbide estatuaren funtzionamendua zuzena izan dadin", Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK) "botere exekutibo eta judizialari" eskatu die "tortura" salaketa guztiak ikertzeko.

BAKen ustez, salaketa horietako asko "ezker abertzalearen estrategiaren baitan" egon daitezke baina, hala ere, "ikertu egin behar dira, delitua egon den edo ez argitzeko. Zoritxarrez, [Espainiako] Estatua lotsagorritu duen adibideak baditugu".

Mikel San Argimiro euskal presoaren kasua aipatu du BAKek. Estrasburgoko auzitegiak Espainia zigortu du haren tortura salaketa bat ez ikertzeagatik.

Joan den irailean bertan ustez Ekineko zuzendaritzako kide direnek tortura salaketak egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.