Ainhara Gorostiagaren auzia

"Tortura salaketei eta epaileen lanei buruzko erantzukizunak" eskatu ditu Miren Azkaratek

Ainhara Gorostiagaren kasuan "oinarrizko eskubideen urraketa" egon dela salatu du Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, ETAren hilketa bat leporatuta, bi urte gartzelan egon eta errugabe direla frogatuta libre utzi dituzten lau nafarren kasua goitik behera argitzea exijitu du Eusko Jaurlaritzak. "Tortura salaketei eta epaileen lanei buruzko erantzukizunak" eskatu ditu Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. "Gobernuak Botere Judizialeko Kontseiluko Orokorrari inplikaturik egon diren epaileak berahala iker ditzala exijitzen dio, lau herritarren oinarrizko eskubideak zapaldu dituztelako", azpimarratu du Azkaratek.

Karsiyakaren aldagelaren atea, 2013ko EuroChallengearen finalean. BERRIA
2004ko martxoaren 30a
17:36
Entzun
Bi urte egin ditu preso Ainhara Gorostiagak. ETAk Leitzan (Nafarroa) hil zuen Jose Javier Mujika UPNko zinegotziaren hilketa leporatu zioten berari eta beste hiru laguni –Jorge Txokarro, Aurken Sola eta Mikel Sotori–. Kargurik gabe espetxetik atera zen atzo Ainhara Gorostiaga. Eusko Jaurlaritzak "oso larritzat" jo du hau guztia, "ikerketa berezia behar duen kasua" dela eta uste du Jaurlaritzak eta Espainiako Aginte Judizialaren Kontseiluak "epaileen lana goitik behera azter dezan" ezinbesteko jotzen du Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzarentzat "oso larria" eta "tamalgarria" da lau pertsona horiekin gertatutakoa, eta "erreparorik gabe ardurak eskatzen ditu eta ikerketa bereziak ere bai". Eusko Jaurlaritzaren iritziz, "Aitaren izenean" filman jasotakoaren antza handia duela dio auzi honek, "oso larria" dela dio eta ezin dela salaketa hutsean gelditu.

Hasteko, Aginte Judizialari kasuan inplikaturik dauden epaileak ikertzea eskatzen dio Jaurlaritzak. "Gobernuak Espainiako Aginte Judizialeko Kontseilu Orokorrari inplikaturik dauden epaileak berahala ikertu ditzala exijitzen dio, bere jokabidea oso larria izan delako eta lau herritarren oinarrizko eskubideak zapaldu dituztelako. Zein legitimitate izan dute aurrerantzean epaile horiek?", adierazi du Miren Azkaratek.

Horrez gain, Ainhara Gorostiagak egindako tortura salaketak ere ikertzea eskatzen du Eusko Jaurlaritzak, "zer egin ote dioten emakume honi egin ez duen hilketa bat egin duela esateko", esan du Azkaratek. Tortura horiek ikertzeaz gain, norbaitek erantzukizunak hartu beharko dituela nabarmendu du. "Norbaitek bere gain hartu beharko du kasu honen erantzukizuna, eta azalpenak eman beharko ditu. Zer esango diegu gaur pertsona horien senitartekoei, zer esango die PPk, zer esango dio PSOEk, zer esango die Aznarren Gobernuak? Azken batean Gobernu hori baita ikerketa polizialaren arduradun eta ustez pertsona errugabe bat torturatzearen errudun".

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak ere "espreski" eskatu du kasu hau ondo argitzea. Gorostiagak salatu dituen "torturak ikertu" eta "ardurak zehaztea ezinbesteko" jotzen ditu Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak.

Nafarroako presidente Miguel Sanzek berriz, epaileen erabakiei "begirunea eta errespetua" izan behar zaiela esan du. Kritikarik ez du egin, eta are gehaigo, aske geratu diren gazte horiek ETAko kideak direla esan du, oraindik ez baitu argi Sanzek ETArekin loturarik ez dutenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.