Espainian torturatu egiten dela, eta '18/98 auziko' zenbait auzipetu praktika horren biktima izan direla salatu dute gaur auzipetuek erek, epaiketan. Hain zuzen ere, gaurko saioa hasi aurretik auzipetuetako hiruk -Jose Luis Elkorok, Jesus Mari Zalakainek eta Teresa Todak- nazioarteko hainbat erakundek Espainian torturatzen dela agertuz egindako txostenak eman dizkiete epaimahaiko eta fiskaltzako kideei. Bitartean, auzipetu guztiak zutik jarri dira, Torturari Stop jartzen duten elastikoak jantzita zituztela.
Izan ere, Fiskaltzak eskatutako froga agirien irakurketa egiten ari dira egunotan, eta horien artean daude zenbait auzipetuk -Nekane Txapartegik, Mikel Egibarrek, Xabier Alegriak eta Xabier Arregik- torturapean egindako deklarazioak. Hain justu, horixe salatu nahi izan dute auzipetuek.
Tortura salatu dute '18/98'-ko auzipetuek, epaiketan bertan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu