"Atxilotuek hainbat kasutan jasaten dituzten torturak salatzeko" maiatzaren 16an manifestazioa deitu dute Nafarroako presoen senitartekoek eta torturaren aurkako hainbat erakundek. Atxilotuen eskubideak urratzen direla nabarmendu nahi dute manifestazioan. Torturari ez, ilegalizazioei ez, bai egitasmo politikoen garapenari izango da Iruñeko manifestazioaren leloa.
"Iazko abuztuaren 24a geroztik Segirekin, Ekinekin edo kale borrokarekin zerikusia izateagatik" hogei pertsona atxilotu dituztela salatu dute torturaren aurkako erakundeek. "Atxilotu horietako hemezortzi inkomunikatuta egon dira eta hamabostek torturak salatu dituzte. Hiru ospitalera eraman behar izan dituzte eta pertsona baten atxiloketaren berri ez dugu jakin bost egun igaro arte", adierazi dute presoen familiek.
Giza eskubideen urraketa horiek ez dituztela onartuko adierazi dute. Horregatik, Espainiako Gobernuari inkomunikazioa baimentzen duen legea ezeztatzeko eskatu die.
tortura
Tortura salatzeko manifestazioa egingo dute maiatzaren 16an, Iruñean
Segirekin, Ekinekin edo kale borrokarekin zerikusia izatea egotzita atxilotzen dituztenen eskubideak urratzen direla salatu nahi dute presoen senitartekoek. 'Torturari ez, ilegalizazioei ez, bai egitasmo politikoen garapenari' izango da manifestazioaren leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu