Torturaren errealitatea ezkutatu egin nahi dela salatu dute hainbat torturatuk, Bilbon. "Barne ministerioak eta kontseilariak kudeatu dituzten alderdi horiek beste aldera begiratzen zuten lehen, eta gauza bera egin nahi dute orain". Baina, tortura sistematikoki erabili dela argi dute, eta hori "politikoki onartzeko" zein "ardura politikoak argitzeko" lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.
"Tortura desagertzeko bermea exigitzen dugu. Inkomunikazioak desagertu egin behar du, eta baita Espainiako Auzitegi Nazionalak ere. Torturapeko deklarazioak oinarri dituzten sumarioak ere artxibatu egin behar dira".