Torturak ez ikertzea egotzi dio AIk Espainiari
DONOSTIA.Amnesty Internationalek (AI) tortura eta tratu txarrak ez ikertzea egotzi dio Espainiari, berriz ere. Tortura ez dela sistematikoa esan duen arren, gertaera bakanak baino gehiago direla azpimarratu du, eta «presazkotzat» jo du arazoa onartzea, konponbidea jartzeko. Giza eskubideen salaketak ikertzeko mekanismo independente bat martxan jartzeko eskatu du AIk, eta zigorrak gogortzeko ere eskatu dio Espainiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu