"Tortura salaketei sinesgarritasuna emateaz gain, tortura kasurik egon ez dadin neurrien eta borondate politikoen bila aritzea" ez ote litzatekeen hobe galdetu dio TATek Lamarkari. Beraiek beintzat hala egiten dutela azpimarratu dute.
Tortura hori posible egiten duen tresna nagusia inkomunikazioa dela azpimarratu dute. "Inkomunikazioa eta Espainiako Entzutegi Nazionala dira tortura ahalbidetzeko espainiar estatuak eta bere parlamentuak eraiki dituen zutoinak. Zutoin horiek Ertzaintzak ere erabiltzen ditu".
"Tortura kasuak ekiditea eta aurrerantzean horrelakorik ez egotea" izan behar luke "guztion konpromisoa" TATen iritzian. Gainera, tortura kasuak frogatutzat emandakoan Arartekoaren beharrik ez dagoela azpimarratu dute, "sufrikarioa" pasatuta egongo denez.
Tortura
Torturak frogatutakoan ez dela Arartekoaren salaketarik beharko esan du TATek
Iñigo Lamarka Ararteko berriak egin dituen adierazpenei erantzunez, torturak frogatuta daudenean ez dela bere salaketarik beharko esan du TATek. Izan ere, Lamarkak esan duenez, torturak frogatutako kasuetan salatu egingo ditu. TATek Lamarkari esan dionez, tortura salaketa ugari daude frogatu gabe, haien artean, besteak beste, Unai Romano eta Martxelo Otamendi. Frogatu gabeko kasu horietan ez al duen ezer egin behar galdetu dio TATek Lamarkari. Frogatu arte zain egotea baztertu eta "segituan torturak gertatu ez daitezen neurrien bila abiatu dadila" eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu