Politika

Torturak salatzen dituztenentzako laguntzak eskatu ditu EAk

Udalei tortura auzietan agertzeko eskatu die, eta aldundiei laguntza "eraginkorra, materiala edo ekonomikoa" emateko.

2011ko martxoaren 11
19:16
Entzun

Torturak salatzen dituztenak diruz laguntzeko eskatu die Juango Agirrezabala EAko eusko legebiltzarkideak gaur foru aldundiei eta udalei. Eusko Legebiltzarrean eginiko prentsaurrekoan adierazi duenez, haren alderdiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietan eta udaletan aurkeztuko du ekimena. Udalei tortura auzietan agertzeko eskatu die, eta aldundiei laguntza "eraginkorra, materiala edo ekonomikoa" emateko.

Guardia Zibilak egindako azken atxiloketetan egon diren salaketak nabarmendu ditu Agirrezabalak. "Torturak eta tratu txarrak Euskal Herriko errealitatea dira oraindik". Epaileek salaketa gehienak ikertu gabe artxibatzen dituztela ere gaitzetsi du.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.