«Torturaren arrazoiak izan bat du: inkomunikazioa»
Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeko (CPT) lehendakari ohi Mauro Palmak atzo Donostian emandako hitzaldian esan zuenez, Euskal Herrian tortura egoteko arrazoi zehatz bat dago: inkomunikazioa. CPTk Espainiako Gobernuari sei aholku zehatz eman zizkiola ekarri du gogora, eta, esan duenez, bost gako daude inkomunikazioari dagokionez. Batetik, ohartarazi du ezin dela sistematikoki erabili. Inkomunikazio garaian kontrolik ez dagoela salatu du, aitorpenak lortzeak ezin duela helburu izan, salaketen inguruan ez dela azkar ikertzen, eta ikerketarik ez egoteak sistema demokratikoaren sinesgarritasuna zalantzan jartzen duela, salaketa guztiak gezurrak balira ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu