Ekimen honekin TATek eskatzen dio Nafarroako Legebiltzarrarieta Gasteziko Legebiltzarrari torturaren kontrako bederatzi puntuetako taula gauzatzeko. Halaber, gaian erabateko eskumenak dituztenei aipatu taula indarrean jartzeko exijitu diezaieten eskatzen dute TATeko ordezkariek.
Espainian garai ezberdinetan egon diren gobernuek torturatu egin dela beti ukatu arren, "egunero torturatzen" dela esan zuen atzo Elkorok Iruñean. "Ehunka torturatu ikusi ditugu, botereak bere menpe dituen funtzionarioak babesten ditu, baina testigantzak hor daude. Egunero torturatzen da eta polizia gorputz guztiek egiten dute", azaldu zuen. Gogoratu zuen Espainiako tortura salaketak TATek ez ezik, nazioarteko erakundeek ere salatu izan dituztela, NBEk kasu.
Inkomunikazioa desagertzea
Orain urtebete hasi zen sinadurak biltzen TAT, tortura amaitzeko aurkeztu zuen bederatzi puntuko taula martxan jar dadila eskatzeko. Denetara, 50.000 euskal herritarren sinadurak bildu dituzte, tartean 1.600 gizarte eragilerenak. Bederatzi puntuko taulan "lege antiterroristak" ahalbidetzen duen inkomunikazioarekin bukatzeko, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal herritarrak epaitzeko dituen eskumenak ezabatzeko exijitzen da.
Tortura
Torturaren aurkako 50.000 sinadura aurkeztu ditu TATek Eusko Legebiltzarrean
Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) tortura desager dadin eskatzeko egin duen kanpainan bildutako 50.000 sinadurak utzi ditu gaur goizean Gasteizko Legebiltzarreko erregistroan, atzo Nafarroako Parlamentuan egin bezalaxe. Espainiako gobernuek tortura praktikak ukatu arren, "egunero torturatzen" dela salatu zuen atzo Iruñean Iñigo Elkoro TATeko ordezkariak. "Lege antiterroristak" ahalbidetzen duen inkomunikazioarekin bukatzeko, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal herritarrak epaitzeko dituen eskumenak ezabatzeko exijitzen du TATek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu